top of page
Harmarria.jpg-01.png
  • White Facebook Icon
  • White Twitter Icon
  • White Instagram Icon
Classic Trapaga 4-1 Max Centre United

Partidua oso goizetik jarri zitzaion aldeko Classic Trapaga taldeari. Hasi eta 5 minututara Aitor Larraurik emandako pase dotoreari etekina ateraz, Jon Gallardok bere denboraldiko lehen gola eskuratu zuen. Gol ederra, benetan! Meatzaldekoek partidua kontrolpean izaten jarraitu zuten. Hainbeste non 14. minutuan, aurrekoan gol-emaile izandako Aitor Larraurik berak baloia jaso area barruan, atzelariari izkin egin eta etxekoen bigarren gola sartu zuen. Trapagakoentzat partidua oso ondo bazihoan ere, Max Centre taldeak bere hurbilketa bakanetariko batean 2-1a sartu zuen. Golegilea Roberto Collado izan zen, 18. minutuan. Baina haranekoak ez ziren kikildu eta, aurrera eginez, hirugarrena erdietsi zuten. Golegilea Paul Acosta izan zen, 21. minutuan.

 

Hori guztia gertatu eta gero, jokalariek 5 minutuz atseden hartu eta bigarren zatiari ekin zioten. Egia esan, ez dago asko kontatzerik. Elkarrekiko errespetua izan zen nagusi. Classictarrek behera egin zuten, apur batean, fisikoa dela medio. Hala ere, partidua amaitzeko 2´falta zirenean, Jon Gallardok bere arratsaldea borobildu zuen, bere marka pertsonaleko bigarren gola lortuz.

 

Momentu honetan Classic Trapaga 6. da ligan, igoera postuetatik nahiko urrun. Baina, ez ahaztu, oraindik goizegi da ezer esateko.

 

Kronista: Endika Cuesta

Jokalariak

Classic Trapaga: Eneko G, Gaizka C, Jon G, Unai F, Aitor L, Endika C, Iñigo B, Paul A, Mikel R, Iñigo C

Max Centre: Geyner V, Arkaitz A, Mario R, Iñaki C, Mario R, Sergio A, Marcos M, Raul M, Roberto C, Ruben S

 

MVP

 

Jon Gallardo (Classic Trapaga)

Golak

 

1-0 05´ Jon G

2-0 14´ Aitor L,

2-1 18´ Roberto C

3-1 21´ Paul A,

4-1 48´Jon G

1. gola (Jon Gallardo)

3. gola (Paul Acosta)

2. gola (Aitor Larrauri)

Areara hurbiltzea

© 2019 Iñigo Cerdán eta Endika Cuesta

bottom of page